MERKATARITZA-AHOLKULARITZA

Merkataritza-aholkularitzako zerbitzua behar duzu
zure proiekturako neurrira egina?

Denolanek profesional-talderik onena du merkataritza-zuzenbidearen edo sozietateen zuzenbidearen eremuko zerbitzu pertsonalizatua eskaintzeko. Hiru hamarkada daramatzagu merkataritza-aholkularitza arina, hurbila eta bermeduna eskaintzen. Zure proiekturako edo enpresarentzako neurrira eginiko merkataritza-aholkularitzarekin lagunduko dizugu, Eibarren eta Elgoibarren ditugun egoitzetan.

30 urtez merkataritza-aholkularitzan Bizkaian eta Gipuzkoan

Bizkaian eta Gipuzkoan hainbeste urtez merkataritza-aholkularitzan lanean jardun dugunez, bi lurraldeetako administrazio publikoen inguruko ezagutza sakona dugu. Hala, merkataritza-aholkularitzako zerbitzu arina eta moldakorra eskaini dezakegu.

Ez du axola zure proiektua zer fasetan dagoen; Denolanek hasieratik lagunduko dizu aholkularitzan, zure enpresak izan ditzakeen izaera juridikoekin zerikusia duenari, marken erregistroari eta izen komertzialei edo Merkataritza Erregistroan inskribatzeko prozesuari berari buruzko aholkularitza emango dizu.

Era berean, gure profesional-taldeak laguntza eta aholkularitza emango dizkizu zure egunerokotasunerako, bai eta merkataritza-zuzenbidearekin eta sozietateen zuzenbidearekin zerikusia duten enpresaren kudeaketetan ere. Denolanek honako alderdi hauetan lagunduko dizu:

 

  • Laguntza pertsonalizatua sozietateak sortzeko prozesuetan.
  • Aholkularitza sozietate-eragiketetan, besteak beste, kapital-gehikuntzetan eta -murrizketetan.
  • Administratzaileak, helbideak edo estatutuak aldatzearekin zerikusia duten kudeaketetan.

Gure merkataritza-aholkularitzako zerbitzuari buruzko informazio gehiago behar duzu?

Jarri gure taldearekin harremanetan, eta laguntza pertsonalizatua emango dizugu..

Lege oharra Datuen babesa Cookie-en politika Cookie-en konfigurazioa