Aholkularitza-zerbitzuak enpresa eta autonomoentzat Bizkaian eta Gipuzkoan

Ezagutzen ditugu bi lurralde horietako administrazioen berezitasunak, gure bezeroei zerga-, lan- eta kontabilitate-aholkularitzako zerbitzurik onena bermatzeko.

Enpresak eta autonomoak >>

DENOLAN

ENPRESA-AHOLKULARITZA

 

Zerga-, lan- eta kontabilitate-aholkularitzako enpresa bat gara; gure helburua da Gipuzkoan eta Bizkaian enpresa eta profesional autonomoen egunerokotasuna hobetzea. Eibarren eta Elgoibarren ditugu egoitzak, eta, haietatik, gure bezeroei laguntzen diegu haien negozioek ahalik eta emaitza onenak lor ditzaten. Zertan lagun zaitzakegu?

Nomina eta kitapenekin lagunduko dizugu, hitzarmen, gizarte-aseguru, lan-istripuen parteen izapidetze, baja eta abarrekin

LAN-AHOLKULARITZA

Hiru hamarkadako esperientzia Bizkaian eta Gipuzkoan ETE eta autonomoentzako lan-aholkularitzan da gure lanaren bermerik onena. Gure profesional-taldeak zure negozioko edozein izapiderekin edo lan-kudeaketarekin lagunduko dizu.

ETE eta autonomoentzako zerga-aholkularitza, Bizkaian eta Gipuzkoan, 30 urteko esperientziarekin

ZERGA-AHOLKULARITZA

Zure enpresak ezarritako hileko edo hiruhileko zerga-betebehar guztiak, urteko zergak, errenta- eta ondare-aitorpena eta abar betetzeaz arduratzen gara. Denolanek ETE eta autonomoentzako zerga-aholkularitza eta -plangintza integraleko zerbitzua eskaintzen dizu, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Kontabilitate- eta finantza-aholkularitzako zerbitzu integrala. Balantzeen analisia, liburu eta urteko kontuen aurkezpena, atzeratutako kontabilitateen eguneratzea…

KONTABILITATE-AHOLKULARITZA

Zure enpresarako edo langile autonomo gisa duzun negoziorako kontabilitate- eta finantza-aholkularitzako zerbitzu integralarekin laguntzen dizugu. Ahaztu zure negozioko kontabilitatea; Denolan arduratuko da guztiaz. Aldian behin, zure negozioaren egunerokotasuna aztertu eta ahalik eta etekinik handiena ateratzen saiatuko gara.

Zerbitzu pertsonalizatua merkataritza-zuzenbidearen edo sozietateen zuzenbidearen eremuan enpresa eta autonomoentzat Gipuzkoan eta Bizkaian

MERKATARITZA-AHOLKULARITZA

Denolanek aholkularitza eta laguntza pertsonalizatua emango dizkizu merkataritza-zuzenbidearekin edo sozietateen zuzenbidearekin zerikusia duen edozein kudeaketatan edo prozesutan. Gure merkataritza-aholkularitzako zerbitzuak lagundu egingo dizu, zure proiektua edo enpresa edozein fasetan dagoela ere.

Zerga-, lan- eta kontabilitate-aholkularitzako enpresa bat gara

gure helburua da Gipuzkoan eta Bizkaian enpresa eta profesional autonomoen egunerokotasuna hobetzea.

 

Enpresak eta autonomoak >>

Lege oharra Datuen babesa Cookie-en politika Cookie-en konfigurazioa