KONTABILITATE-AHOLKULARITZA

Kontabilitate-aholkularitza profesionala funtsezkoa da zure enpresaren edo negozioaren plangintzarako eta bideragarritasunerako.

Zure enpresaren kontabilitatea egunean izatea ezinbestekoa da zure negozioaren finantza-bideragarritasuna bermatzeko. Denolanek Bizkaiko eta Gipuzkoako ETE eta autonomoentzako kontabilitate- eta finantza-aholkularitzako zerbitzu integralarekin lagunduko dizu; Bizkaian eta Gipuzkoan dago. Kontabilitate-aholkularia behar duzu zure enpresarako?

Hiru hamarkada baino gehiago daramatzagu enpresa eta profesional autonomoentzako kontabilitate-aholkularitzan, eta ibilbide horrek gure lana bermatzen du. Balantzeen analisia, liburu eta urteko kontuen aurkezpena, atzeratutako kontabilitateen eguneratzea… Denolanek zure lasaitasuna du xede, eta, horretarako, kontabilitate-aholkularitzako zerbitzua eskaintzen dizu, zure negoziorako erabat neurrira prestatua.

Zure enpresaren edo proiektuaren kontabilitate- eta finantza-bideragarritasuneko planak egiten ditugu, emaitzarik onenak lortzeko. Zure negozioaren zerbitzura kontabilitate analitikoa jartzen dugu, baliabideak planifikatu eta kontrolatzeko eta, hala, zure lana optimizatzeko eta errentagarritasun handiena lortzeko.

Lagunduko dizugu? >>

 

Kontabilitate- eta finantza-aholkularitzako zerbitzu integrala. Balantzeen analisia, liburu eta urteko kontuen aurkezpena, atzeratutako kontabilitateen eguneratzea…  
Lege oharra Datuen babesa Cookie-en politika Cookie-en konfigurazioa